2016(e)ko azaroaren 24(a), osteguna

GAZTAÑERRE



GAZTAÑERRE EGUNA

Urtero moduan San Andres eskolan Gaztañerre eguna ospatu genuen. Gaztainak jan eta bestelako hau egin genuen.
6. mailakoak eskolako nagusiak garenez, beste geletara zergatik ospatzen den eguna joatea pentsatu genuen.
Horretarako lehenengoz Gaztañerre egunaren inguruan informazioa bilatu, aurkitu eta mailaren arabera egokitu genuen. Egun horretan gaztaina protagonista, orduan gaztainari buruz informazioa bilatu genuen ere.
Dena prestatu ondoren taldeka maila ezberdinetara joan ginen. Bertan guretariko bakoitzak guri tokatu zitzaigun taldearekin, informazioa konpartitu genuen. Bukatu ondoren prestatutako jolasak egin genituen.
Hona hemen informazioa.
GAZTAINA
Gaztainak morkots batetik ateratzen dira.
Morkotsak 2-tik 7-ra gaztaina eduki ahal ditu.
Gaztainak ohikoak dira jateko erreak baina etxeetan batzuetan ohikoa izaten da egostea.
Kalean askotan gaztaina saltzaileak kalean bertan egiten dituzte gaztainak eta horrela egiten dute: gaztainei ebakitzen diote goiko aldea sutan  leher ez daitezen, azala kendu eta jan egiten ditugu diruaren ordez.
Gaztainak oso tratamendu gutxi behar dute oso ondo kontserbatzen direlako.
Greziarrak ekarri zuten gaztaina Europara. Baina lehenengo Asiatik Greziara eraman zuten gaztaina eta handik aurrera Europan gaztainak ditugu.
Gaztainak normalean Ipar hemisferioan egoten dira hezetasun lekuetan egoten direlako gaztainondoak.


GAZTAÑERRE EGUNA
Gaztañerre noiz den jakiteko ze egun den arima egunetik azaroak 2tik bi astelehen pasatu behar dira.
Gaztañerre eguna lagunekin ospatzen da afari-merienda bat eginez.
Orokorrean antzinen  baserrietan jaten  zen babarrunak, artoa eta gaztaina txerriarekin hezetasun asko zegoelako baserrietan.
Gaztañerre gure inguruan bakarrik ospatzen da Soraluze, Ermua eta  Eibarren. Beste leku batzuetan ere ospatzen da,  baina beste modu batera. Katalunian “Castanyadas” izena hartzen du, Galizian “Magosto”, Portugalen “Maugusto”, Asturiasen “Maguestu”, Andaluzian “Tosantos” eguna ospatzen da.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina