2017(e)ko urtarrilaren 19(a), osteguna

GELAN GOSALTZEN



 GELAN GOZALTZEN!!!

Urtarrilaren 11n, sukaldaritza tailerretako azkenengo egunean, guk prestatutako gosaria izan dugu. Oso ondo pasatu dugu gosaria prestatzen eta gure lagunekin eskolan gosaltzen.

Etxetik bakoitzak gauza bat ekarri behar izan du eta baita ere gure platera, edalontzia eta koilara; honela hondakin gutxiago sortu izan dugu!



Gauza asko egon dira, adibidez: esnea, galletak, zerealak, fruta, fruitu lehorrak, ogia, nutela, “pan tumaka”, mermelada, gurina, azukrea, gatza etabar.

Talde bakoitza gauza batetaz arduratu da; batzuk zukua egiten, besteak fruta zatitzen, ogia mozten eta zigortzen… Dena prest genuenean txandaka joan gara gauzak hartzen eta horrela tripa ondo bete dugun arte!

 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina