2016(e)ko irailaren 20(a), asteartea

IKASTURTE HASIERA



IKASTURTE HASI BERRIAREN  AURREAN

GURE PENTSAMENDUAK!!!








Ø  Seigarren maila hasi da eta gustura nago nire lagun guztiekin.

Ø  Nagusienak garenez euskaraz hitz egin behar dugu txikien eredua izateko.

Ø  Seigarren mailan oso ondo pasatu nahi dut eta gauza berriak ikasi nahi ditut.

Ø  Arraten kapitainak izango gara.

Ø  Espero dut 6.mailan  pelikulak egitea.

Ø  6.mailan ondo pasatzea nahi dut.

Ø  Heziketa fisikoko irakaslea jatorra izatea espero dut.

Ø  Proiektu dibertigarriak egin eta asko ikasi nahi dut.

Ø  Olinpiadetan kapitainak izango gara.

Ø  Gero San Andresetik joango gara eta La Salle edo Mogel-Itxiora joango gara.

Ø   Euskara ondo ikasi eta ondo jarraitzea espero dut

Ø  Espero 6.maila dibertigarria izatea.

Ø  Nik 6.mailan euskara gehiago nahi dut egitea eta jendeari euskaraz hitz egiten laguntzea.

Ø  Adituak eskolara etortzea nahi dut.

Ø  Panpinak jostea gustatuko litzaidake.

Ø  Poza sentitzen dut San Andreseko handienak garelako.

Ø  Niretzat 6.maila pixka bat zaila izango da.

Ø  Lehenengo egunean aurrean zegoen kidea marraztu behar izan genuen, baina 6.maila konplikatu egingo dela uste dut.

Ø  2016ko irailaren 7an 6.maila hasi zen eta egun bat lehenago pixka bat urduri nengoen, baina eskolara sartu eta lagunak ikusterakoan poza sentitu nuen.

Ø  Nik uste dut 6.mailan denok jarrera egokiagoa eduki behar dugula, aurten ikastetxeko nagusienak garelako.

Ø  Aurten ere antzerkia pasadan urtearen  bezalako  barregarria izatea espero dut.

Ø  Nik aurten proiektu asko egitea espero dut ondo pasatzeko.

Ø  Irailaren 21an Oriora 5.mailakoekin joango gara, gainera bertan surfa egingo dugu.

Ø  Lagunekin ondo pasatzea espero dut.

Ø  Anak pastelak, gozokiak ea. guretzako egitea espero dut.

Ø  Nik aurten gauza barri asko ikastea espero dut.

Ø  Ikasturte honetan indar askorekin nator  kapitainak izateko.

Ø  Ikasturte honetan Santa Ageda ere egingo dugu.

Ø  San Andresen gure azken urtea izango denez lan handia egin beharko dugu.

Ø  Nik uste dut 6.mailan oso ondo pasatuko dudala.

Ø  Jangelako janaria gozoa egotea espero dut.

Ø  6.mailan oso ondo pasatu nahi dut 5.mailan bezala.

Ø  Eskolak berria ematen du: komunak berristu dituzte, kapitainak berriak daude eta irakasleak.

Ø  Gabonetako jaialdian edozein antzerkia egin nahi dut.

Ø  Orain San Andreseko nagusiak gara!!! Eta urte honetan ondo pasatzea espero dut.

Ø  Urte honetan proiektua polita izan dadila espero dut.

Ø  Nik proiektuak politak izatea, Arraten ondo pasatzea, gustura egotea, asko ikastea… espero dut.

Ø  Kapitainak izateko gogo handiak ditut, zein taldearekin tokatuko zaidan…

Ø  Urte honetan koaderno ibiltarian idaztea posible izatea espero dut.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina