2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

ARRATEKO IGOERA



                ARRATERA GOAZ!!!!!

San Andres eskolakoak  urtero bezala Arratera joan ginen, irailaren 29an. Lehenengo eta bigarren mailakoak autobusean joan ziren. 3. 4. 5. eta 6.mailakoak oinez joan ginen. Arratera heldu ginenean hamarretakoa jan genuen. Hamarretakoa jan ondoren taldeak egiten hasi ginen jolasak egiteko.Seigarren mailakoak betiko moduan kapitainak izan ginen. Kapitain bakoitzak bere taldea izan zuen. Talde bakoitzean ikasturte ezberdinetako ikasleak zeuden.

Jolasak hauek izan ziren: txingak, lokotx bilketa, soka tira, baloi eseria eta txapel jaurtiketa.

Talde guztiak joko guztietatik pasatu behar izan genuen. Jolas bakoitzean puntuak lortzen genituen, jolasteagatik eta euskara hitz egiteagatik. Jolasak oso dibertigarriak izan ziren.

Jolasak bukatu eta gero gose handiarekin bazkaltzera joan ginen.Bazkaldu ondoren jolastu eta jolastu ibili ginen denbora guztian. Ordu batzuk pasa ondoren irakasleek jaisteko ordua zela esan ziguten. 3.mailatik gora oinez jaitsi ginen elkarrekin. Ea dena jaitsi ondoren parke batean gelditu ginen pixka bat deskantsatzeko eta gu denak elkartzeko.

Gero denak Txomora nekatuta heldu ginen.

Bagoaz etxera ze ondo !!


Oso ondo pasatu genuen egun horretan!!





 





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina